XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) baizik eta bere helburuz naturaren erakunde denez ere bai; nahiz eta zeregin hau, gehigarri gisa, Metafisikari berari zuzenbidez eskatzerik ez dagoen.

Bigarren eskolio gisa, baina hau Metafisikaren edukinarekin ahaidetasun handiagoko gauza bezala, Kritikan 647-668 bitarteko orrialdeetan agertzen diren arazoen soluzioa kontsideratu beharko litzateke.

Ba han azaltzen dira arrazoi-printzipio batzuk, zeintzuk a priori determinatzen baitute naturaren ordena edo hobeto esan adimena, eta honek esperientziaren bidez bilatu behar ditu haren legeak.

Badirudi konstitutiboak eta legegileak direla printzipio hauek esperientziari buruz, sortu ere arrazoi soiletik egiten baitira, eta hau ez dago, adimena bezala, esperientzia posiblearen printzipiotzat kontsideratzerik.

Alabaina jakitea, ea adostasun horren oinarria den, natura bezala, berez fenomenoen edo hauen iturri den sentsibilitatearen mendean ez egotea, edo ostera natura sentsibilitateak adimenarekin duen harremanean aurkitzea, holaxe adimen-usaera unibertsalaren batasuna, erabateko esperientzia posible bat (sistema batean) egiten denean arrazoi honi bakarrik toka dakioke, adimena arrazoiarekin harremanean badago, eta beraz, esperientzia mediatuki arrazoiaren legegintzaren mendean baldin badago;

hau jakitea oraindik aurrera ikertzen segitzeko moduko arazoa da arrazoiaren izaera ikertu nahi dutenentzat, baita Metafisikan horrek duen usaeratik kanpora ere, eta are printzipio unibertsaletan ere, historia natural bat oro har sistemazki elaboratzeko;

Honela amaitzen dut nik arazo nagusiaren soluzio analitikoa, izan ere neronek planteatutako arazoa baita, alegia: Nola da posible Metafisika oro har?

Eta hasi Metafisika, gutxienez bere ondorioetan, benetan erabiltzen den hartatik eta horren posibilitatearen oinarrietarano igo naiz.